Martxoaren 6an Blogetan! Euskal blogarien topaketa jardunaldia ospatuko dugu Euskararen Etxean. Atal ezberdinez osatuko da ekitaldia eta hitzaldiak, mahai-ingurua eta euskal blog egitasmo ezberdinen esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu. Horietako hitzaldi bat Calvo Con Barbak emango du. Ezagutzen duzu nor den Calvo con Barba? Lucas Aisa da bere benetako izena, baina bere itxura fisikoaren ezaugarriak hartu zituen ezizen moduan eta bere izaera digitala hori da.